Udalak bilera irekia egingo du hainbat etxepetako bizilagunekin

Onintza Lete Arrieta

Artxiboko irudian, Munto eremua. 

Munto eremuan bizi direnak deitu ditu bilerara udalak, eta saioa udaletxeko udalbatzar aretoan izango da. 

Orioko Udalak hainbat bilera egiten ditu urtean zehar bizilagunekin, eta bihar, astelehena, Munto eremukoekin elkartuko da, 18:00etan, udaletxeko udalbatzar aretoan. 

Bileraren helburua da "eremuko aktuazioen jarraipena egitea eta ekarpenak jasotzea". Udalak bileran parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide