Orioko futbol taldeak ekin dio denboraldi berriari, eta asteburu honetan ere hainbat jardunaldi jokatuko dituzte Mendibeltzen nahiz etxetik kanpo.
Pasa den asteburua biribila izan zen emakumezkoentzat, ez baitzieten aurkariei gola sartzeko aukerarik eman eta jardunaldia Landetxari 4-0 irabazita amaitu zuten. Gizonezkoek ere hasiera ona eman diote denboraldiari, joan den astekoan berdinduta amaitu baitzuten Urkiren aurka. 2-2 egin zuten etxean, eta etzi Hondarribia izango dute parez pare.
Honakoak izango dira etxeko partidak:
- Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Orioko F.T. - Hernani C.D. B, larunbatean, 17:00etan.
- Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila: Orioko F.T. - Zarautz K.E., larunbatean, 09:00etan.
- Emakumezkoen Ohorezko Kadete Maila: Orioko F.T. - Zumaiako F.T., igandean, 16:00etan.
- Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Kukuarri: Orioko F.T. - Zarautz K.E. C, igandean, 18:00etan.
- Gizonezkoen Infantil Handi: Orioko F.T. - Ostadar S.K.T., larunbatean, 15:00etan.
- Emakumezkoen Infantil F-11: Orioko F.T. - Zestoa K.B., larunbatean, 19:00etan.
Kanpoan, berriz, honako lehiak jokatuko dituzte:
- Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila: Hondarribia F.E. - Orioko F.T., larunbatean, 16:30ean, Hondartzan.
- Gizonezkoen Erregionalen Lehenengo Maila: C.D. Elgoibar B - Orioko F.T., igandean, 17:00etan, Mintxetan.
- Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Maila: Touring K.E. - Orioko F.T., igandean, 19:30ean, Fanderia.
- Gizonezko Jubenilen Lehenengo Maila: Zumaiako F.T. C - Orioko F.T., larunbatean, 18:15ean, Aita Marin.
- Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Mendibeltz: Ikasberri K.E. B - Orioko F.T., igandean, 15:30ean, Garmendipen.
- Gizonezko Infantilen Lehenengo Maila: Zestoa K.B. - Orioko F.T., igandean, 17:15ean, Iraetan.