Orioko futbol taldeko emakumezkoen nahiz gizonezkoen ohorezko erregional mailako jokalariek omenaldia egin zieten larunbatean Eusko Label liga irabazi berri duten arraunlariei. Traineruko gizonek ligako koroa nahiz Kontxako bandera erakutsi zituzten Mendibeltzen, eta ohorezko sakea egin zuten emakumeen partidaren ondotik. Futbolariek nahiz zaletuek txaloz hartu zituzten arraunlariak.