Orioko futbol taldea ari da martxa hartzen, eta asteburu honetan hainbat taldek jokatuko dituzte partidak etxean zein kanpoan. Bi talde nagusiak Mendibeltzen lehiatuko dira gaur arratsaldean.Hori horrela, Orio Arraun Elkarteko arraunlariek ohorezko sakea egingo dute emakumezkoen partida amaitu ondoren eta gizonezkoena hasi aurretik.
Joan den asteburuan ederki hasi zuten liga emakumeek, Debagoiena Bailarari 1-4 irabazita haien zelaian; gaur Landetxa hartuko dute, etxean.
Gizonezkoek ere ondo hasi dute denboraldia, aurreneko partida irabazita eta joan den astekoa berdinduta Urolaren kontra. 0-0 amaitu zen etxetik kanpoko partida, eta gaur Mendibeltzen Urki taldea izango dute parez pare.
Honakoak izango dira etxeko partidak:
- Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Orioko FT-Landetxa, larunbatean, 15:15ean.
- Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila: Orioko FT-Urki, larunbatean, 17:30ean.
- Gizonezko Erregionalen Lehenengo Maila: Orioko FT-Ikasberri B, larunbatean 19:30ean.
- Gizonezko Jubenilen Lehenengo Maila: Orioko FT-Amaikak Bat, larunbatean 12:00etan.
- Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila: Orioko FT-Hernani, larunbatean 09:00etan.
- Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila, Kukuarri: Orioko FT-Zarautz D, igandean 12:00etan.
- Gizonezko Infantilen Lehenengo Maila: Orioko FT-Ostadar, igandean 10:00etan.
Kanpoan, berriz, honako lehiak jokatuko dituzte:
- Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Maila: Hernani B-Orioko FT, larunbatean 15:30ean Zubipen.
- Emakumeen Ohorezko Kadete Maila: Lagun Onak-Orioko FT, larunbatean 17:30ean Garmendipen.
- Gizonezko Kadeteen Lehenengo Maila Mendibeltz: Ikasberri-Orioko FT, igandean 15:30ean Garmendipen.
- Gizonezkoen Infantil Txikiak: Zumaiako FT-Orioko FT, igandean 12:30ean Aita Marin.
- Emakumezkoen Infantil F-11: Zumaiako FT-Orioko FT, igandean 11:00etan Aita Marin.