Bidaia dotorea eginda, berriz etxean dira Zaharren Babeslekuarekin Portugalen ibili den kuadrilla. 50 bat lagun abiatu ziren Oriotik Oportora hilaren 14an, eta asteartean, hilaren 22an, gauean heldu ziren beren etxeetara.
Oporto eta Lisboa bisitatzeaz gain, beste hainbat herri ezagutzeko aukera ere izan dute: Aveiro, Peniche, Obido, Sintra, Cascais, Estoril, Carcavelos eta, etxerako bidean, baita Zamora (Espainia) ere.
Fatimatko santutegian izan dira, Douro ibaian nabigatu dute, eta hango ardoen dastaketaren bat ere egin dute bidaian.
(Argazkiak: Zaharren Babeslekua)