Iraileko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar 19:30ean hasita udaletxeko udalbatzar aretoan, eta ohi bezala, saioa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da atari honetan. Gaien artean ordenantza fiskalak eta tasa turistikoa izango dituzte hizpide, baita Dike-Kofradia eremua ere.
Sei puntu jaso dituzte gai zerrendan, honakoak:
- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta bere Eranskinaren aldaketaren proposamena, eragina 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
- Onartzea, egoki bada, Orioko udalerriko egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
- Onartzea, egoki bada, 2027 urteko egutegi fiskala.
- Onartzea, egoki bada, Taxiaren Gipuzkoako Elkarteak aurkeztutako proposamena 2027ko auto-taxien hiri barruko tarifei buruz.
- Ahalmen zabala ematea, egoki bada, Orioko Udaleko Alkatetzari Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Dike-Kofradia eremu etena egikaritzeko.
- Eskariak eta galderak.