Orio Eraginek jakinarazi du zabalik dagoela eskubaloi eskolan izena emateko epea. "Kirolaz gozatzeko, lagun berriak egiteko eta taldean hazteko aukera" izango dutela nabarmendu dute klubeko ordezkariek.
Deialdia LH 3. mailatik LH 6. mailarra bitarteko neskentzat da, eta izen ematea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Izena orioeragin.eus webgunean edo APP bidez, kluba-matrikula atalean eman behar da. Informazio gehiago nahi duenak, dena den, orioeskubaloia@gmail.com helbide elektronikora bidal dezake mezua.