Porra

Arraun denboraldiaren bueltan egindako porrak baditu irabazleak

Erredakzioa

Amaitu da aurtengo traineru denboraldia, eta Gukak egin du zozketa eskualdeko kostako lau herrietako porren asmatzaileen artean.

Gukak aurten ere egin ditu arraun porrak. Porra guztietan gauza bera galdetu da: ea zenbatgarren postuetan amaituko zituzten ligak herri horretako traineruek. Oriokoa orioguka.eus atarian egin da, Zarauzkoa zarautzguka.eus atarian, Zumaiakoa zumaiaguka.eus-en, eta Getariakoa, guka.eus atarian.

Asmatzaileen artean zozketa eginda, lau lagun hauek sari dotoreak jasoko dituzte:

  • Getaria: Joxe Mari Lizarraldek Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua irabazi du.
  • Orio: Maialen Etxeberriak bi lagunentzako otordua irabazi du Mirotza jatetxean.
  • Zarautz: Milagros Gurrutxagak MolaMola jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du.
  • Zumaia: Luis Maria Osak Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua irabazi du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide