Konpostaje tailerra eskainiko dute hilaren 24an baratze parkean

Onintza Lete Arrieta

Konposta. (Pixabay)

Konposta egiterakoan zer material nahastu daitekeen, zer proportziotan, eta nola zaindu azalduko diete Kimubat enpresako adituek baratzeen erabiltzaileei. 

Furgobaratza egitasmoaren barruan, saio berria antolatu dute Orioko Udalak eta Kimubatek irailaren 24rako. 18:00etatik 19:30era, herriko baratze parkean konpostaje tailerra eskainiko diete baratzeetako erabiltzaileei. 

Konposta egiterakoan zer material nahastu daitekeen, zer proportziotan, eta nola zaindu azalduko diete adituek saiora gerturatzen diren herritarrei. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide