Urriaren 10ean kantujira saioa egingo dute Orioko kantu taldeak eta Zarauzko Arrain Zopa taldeak

Onintza Lete Arrieta

Mikrofono bat. 

Herriko Plazan elkartu, eta kalez kale ibiliko dira kantuan. Herritar guztientzat irekia dela azaldu dute antolatzaileek, eta beraiekin abestera animatu dituzte oriotarrak. 

Orioko kantu taldeak kantujira saioa antolatu du urriaren 10erako, larunbatarekin. 12:00etan jarri dute hitzordua Herriko Plazan, eta handik abiatuta, kalez kale kantuan ibiltzeko asmoa dute. 

Ez dira bakarrik ibiliko, Zarauzko Arrain Zopa taldeko kideak beraiekin izango baitira. Gainera, azaldu dute saioa herritar guztientzat irekia dela, eta beraiekin abestera animatu dituzte oriotarrak. Presarik gabe jardungo dute kantuan, 15:00ak aldera arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide