Orioko Futbol Taldeko seniorrak prest dira Ohorezko Erregional Mailako liga denboraldiari ekiteko. Gizonen taldeak joan den asteburuan jokatu zuen aurreneko partida, eta sentsazio onekin gelditu ziren, etxean 2-1 irabazita Ordiziari. Gaur 21:00etan Urolaren etxean ariko dira, bigarren garaipenaren bila.
Emakumeen taldeak bihar, berriz, jokatuko du lehenbiziko partida. Kanpoan lehiatuko da, Debagoiena Bailararen kontra, 15:30ean Ibarra futbol zelaian. Gizonak bezala, denboraldia garaipen batekin hasten saiatuko dira.
Klubeko beste hainbat taldek ere asteburu honetan jokatuko dituzte aurreneko norgehiagokak: Gizonezko Erregionalen 1. Mailako taldeak; Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Mailako taldeak; Emakumezkoen Ohorezko Kadete Mailako taldeak; eta Gizonezkoen Ohorezko Kadete Mailako taldeak, hain zuzen.
Klubak zaleei dei egin die aurten ere herriko taldeak animatzera eta babestera bertaratu daitezen bai Mendibeltzera, bai etxetik kanpoko partidetara.
Asteburuko partidak
Asteburuan bi partida izango dira Mendibeltzen, eta beste hainbat etxetik kanpo jokatuko dituzte.
Mendibeltzeko partidak honakoak dira:
- Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Maila: Orioko F.T.-Beti Gazte, larunbatean 17:00etan.
- Emakumezkoen Ohorezko Kadete Maila: Orioko F.T.-Eibar, larunbatean 09:30ean.
Oriotik kanpoko partidak, berriz, honakoak dira:
- Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila: Urola-Orioko F.T., gaur 21:00etan Argixaon.
- Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Debagoiena Bailara-Orioko F.T., larunbatean 15:30ean, Ibarran.
- Gizonezko Erregionalen 1. Maila: Eibartarrak-Orioko F.T., larunbatean 16:00etan, Unben.
- Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila: Vasconia-Orioko F.T., igandean 12:45ean, Puion.
Dortsalak, zehaztuta
Bestalde, futbol klubak publiko egin ditu bi talde nagusien dortsal guztiak. Honela banatu dituzte zenbakiak:

