Salgai daude Parrilla Festako pintxo pote eta bazkarirako txartelak

Julene Sorarrain

Iazko Parrilla Festaren irekiera ekitaldia. (Mireia Galarza Bastida)

Pintxo poteorako sarrerak 15 euroan dira salgai, eta txartel bakoitzarekin, pertsona bakoitzak sasoiko arrainen bi pintxo, karrakelak eta izkirak eta herrian ekoitzitako txakolinen lau trago dastatu ahal izango ditu. Larunbateko bazkarikoak, berriz, 20 euroan daude salgai. 

Dagoeneko eskuragai dira Parrilla Festako pintxo poteorako eta urriaren 3ko bazkarirako txartelak, Turismo Bulegoan. Ostiralean, urriaren 2an, 20:00etan egingo da festaren irekiera ofiziala, sasoiko arrainen pintxo potearekin. Iluntzeko 20:05ean egingo da lehen pintxo potea, eta urriaren 3an, larunbatean, 20:00etan bigarrena. Esperientzia 10-12 pertsonako taldeetan egingo da, eta herriko parrilleroek egunean bertan lonjatik ekarritako sasoiko arrainak erreko dituzte. Halaber, parte hartzaileei arrain bakoitzaren ezaugarriak, prestatzeko modua, parrillan nola erretzen den edota olio-errea nola egin eta botatzen zaion azalduko diete. Pintxo potean parte hartzeko, ordea, aldez aurretik txartela erosi beharko da Turismo Bulegoan, 15 euroan. Txartel bakoitzarekin pertsona bakoitzak sasoiko arrainen bi pintxo, karrakelak eta izkirak eta herrian ekoitzitako txakolinen lau trago dastatu ahal izango ditu.

Larunbateko bazkariarako txartelak, berriz, 20 euroan izango dira salgai. Herriko tabernek prestatuko dituzte sarrerako errazioak: entsalada, txanpinoiak, txipiroia eta txuleta ala paella. Postrea eta edaria ere izango dira. Arraina, ordea, talde bakoitzak ekarri beharko du, eta Orioko arraindegi batean erosia izan beharko du. Erosketa tiketa aurkeztu beharko da, eta Orion erosi ez den arraina ezin izango da parrilletan erre. Lehen plateren ondoren, talde bakoitzeko ordezkari batek edo bik euren arraina prestatuko dute parrillan, herriko parrilleroen laguntzarekin. 

Bazkariko txartelak 20 euro balio du —arraina aparte—, eta prezioan sartzen dira errazioak, ikatza, olioa eta sua egiteko beharrezko materiala, baita ura eta sagardo txotxa ere. Beste edari batzuk ere salgai izango dira. Informazio gehiago eskuratzeko, Turismo Bulegora (Aritzaga kalea, 1) jo daiteke, baita 943-83 55 65 telefono zenbakira deitu ala infoturismoa@orio.eus helbidera idatzi ere.

Erlazionatuak

Aurtengo Parrilla Festa, Txakolin Egun eta guzti

Onintza Lete Arrieta ira 16, 14:24 Orio

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide