Tartean behin kalera ateratzen dira Afagi elkarteko kideak, herritarrak alzheimer gaixotasunaz informatu eta horiek sentsibilizatzeko. Gaur goiz-eguerdi partean, esaterako, Ikastola aurreko plazoletan izan dira, asteroko azoka bertan egiten dela aprobetxatuta.
Esku orriak banatzeaz gain, pegatinak ere jarri dizkiete bertaratu diren herritarrei, borondatearen truke.
Irailaren 21a da Alzheimerraren Mundu Eguna, eta hori aintzat hartuta, Gipuzkoa Alzheimerrarekin izeneko kanpaina abiatu dute Afagi elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta egitasmo horren barruan, mahai informatiboak jarri dituzte hainbat herritan, tartean Orion eta Zarautzen.