Ostargi joskintza elkarteak jakinarazi du ikasturte berrirako eskaintza. Hain zuzen ere, joskintza, puntua eta kakorratza, patroigintza eta patchwork eskolak eskainiko ditu elkarteak, eta izena emateko epea zabalik du.
Horretarako, interesdunek mezua idatzi dezakete ostargielkartea@gmail.com helbide elektronikora, baita 608 96 09 59 telefono zenbakira deitu ere. Ikasturtea hilaren 28an, astelehenarekin, hasiko dute.