Orioko Udalak antolatuta, Los últimos pastores filmaren emanaldia eta solasaldia eskainiko dituzte irailaren 25ean, ostiralarekin, 20:00etan Kultur Etxean. Samu Fuentesek zuzendutako dokumentalak Fernando eta Manolo Mier anaien egunerokoa erakusten du. Hamahiru urtez geroztik artzain aritutako bi anaiek Europako mendietan belaunaldiz belaunaldi iraun duen bizimodu baten azken lekukoetakoak dira, eta filmaren bidez, mendiko artzaintzaren gogortasuna eta edertasuna ez ezik, bizimodu hori desagertzeko arriskuan jartzen duten aldaketak eta zailtasunak ere agerian geratzen dira.
Emanaldirako gonbidapenak 17:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri Turismo Bulegoan, eta pertsona bakoitzak gehienez bost gonbidapen hartu ahal izango ditu.