Gutxienez beste hiru aste beharko dituzte Itxaspe bideko lanak bukatzeko

Julene Frantzesena

Itxaspe bidea. (Orioko Udala)

Bidean azpiegiturak pasatzeko lanak ari dira gauzatzen eremu horretan, eta obrak bukatzeko beste hainbat aste beharko dituztela esan du udalak. Obrak bukatu bitartean itxita izango da Itxaspe baserritik hondartzarako bidea.

Itxaspe bidean azpiegiturak pasatzeko lanak ari dira gauzatzen, eta Orioko Udalak jakinarazi duenez, luzatu egingo da horiek bukatzeko epea. Ondorioz, obrak bukatu bitartean, eta segurtasuna bermatzeko, itxita izango da Itxaspe baserritik hondartzarako bidea. Lanok bukatzeko, gutxienez, beste hiru aste beharko dituztela aurreikusten dute, eta udalak esan du jakinaraziko duela horiek amaitzen dituztenean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide