Uda azkenetan da; asteartean sartuko gara irailaren erdian, hau da, irailaren 15ean, eta ohi bezala, egun horretan amaituko da uda denboraldia, baita horri lotutako zerbitzuak ere, sorosleena esaterako.
Hondartzako kabinak ere uda sasoian egoten dira erabilgarri, eta horregatik, Orioko Udalak horien erabiltzaileei gogorarazi die beren gauzak erretiratu egin behar dituztela asteartea baino lehen, egun horretarako kabinak hutsik uzteko.