Zinpeko Auzitegiaren 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 art, (maiatzaren 23ko EAO) eta epaimahaigaien zerrendak osatzeko zozketa arautzen duen abuztuaren 4ko 1398/1995 Errege Dekretuaren 2. artikuluan (abuztuaren 5eko EAO) ezarritakoa betetzeko, Orioko hautesle erroldaren zerrendak jendaurrean jarri dituzte.
Zerrenda horiek 2026ko irailaren 16an 18 urte edo gehiago izango dituzten haustesleak jasotzen dituzte, eta hautesle bakoitzari zenbaki korrelatiboa esleitu diote.
Zerrenda jendaurrean dago atzo hasi eta irailaren 18ra arte, ostiralarekin (egun hori barne). Errolda hori ikusi nahi duenak udaletxera jo beharko du, eta bere NA erakutsi.
Epaiketa batzuk zinpeko epaimahaiekin
Lurraldeetako epaiketa batzuetan zinpeko epaimahaiak egoten dira, eta horiek lurralde horretako herritarrek osatzen dituzte. Aldian-aldian berritu egiten dituzte epaimahaikideak, eta prozesu horretan dira egunotan.
Errolda jendaurrean egotearen tramitea pasatuta, Donostiako Eskualdeko Hauteskunde Batzordean, Atotxa jauregian, zozketa eginez erabakiko da herri bakoitzeko herritarren zerrenda. Herriaren tamainaren arabera, herritar gehiago edo gutxiago behar izaten dira. Oriori dagokionez, 6-8 lagunen izenak aterako dituzte zozketa horretatik.