Urriaren 7an ekingo dio Talaimendik helduen dantza ikastaroari

Onintza Lete Arrieta

Dantzari baten oinak airean.

Ohi bezala, asteazken gauetan izango dira saioak Kosta Tailerrean, 21:00etatik 22:00etara. Euskal dantzak ikasi nahi dituzten herritar guztiei zuzenduta dago ikastaroa. 

Talaimendi helduen dantza taldeak dantzako ikastaroak eskainiko dizkie aurten ere erromeriako eta plazako euskal dantzak ikasi nahi dituzten herritarrei.

Aurreneko saioa urriaren 7an izango da, asteazkenarekin. Hitzordu guztiak asteazkenetan izango dira, Kosta Tailerrean, 21:00etatik 22:00etara bitartean. Ikastaroa 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta, eta parte hartzeko interesa dutenek, Kosta Tailerrera agertu besterik ez dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide