Iñaki Azkueren El Vaskito jatetxeak erosi du Ordizian sari nagusia jaso duen gaztaren erdia

Aitziber Arzallus

Iñaki Azkue oriotarra –eskunetik bigarren– eta Unai Lekuona gaztagilea –ezkerretik bigarren–, atzo, Ordizian. (Goierriko HItza)

Unai Lekuonak Araia-Asparrenen duen gaztandegian egindako gaztak irabazi du Ordiziako sari nagusia, eta Iñaki Azkue oriotarraren jatetxeak 5.400 euro ordaindu ditu hark lehiaketara aurkeztu duen gaztaren erdia truke.

Euskal Jaietako azoka berezia izan zen atzo Ordizian (Gipuzkoa), eta urtero legez, fruitu, barazki eta abere lehiaketak egin zituzten, baita gazta lehiaketa eta enkantea ere. Gazta lehiaketako sari nagusia gaztandegia Araia-Asparrenen (Araba) duen Unai Lekuonarentzat izan zen, eta hark lehiaketara aurkeztu zuen gaztaren erdia Iñaki Azkue oriotarrak Donostian duen El Vaskito jatetxeak erosi zuen enkantean, 5.400 euro ordainduta. Familiako kideen eta jatetxeko langileen artean jango dutela esan zuen Azkuek

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide