Orioko Atletismo Taldeak atletismo saioak eskainiko dizkie ikasturte honetan ere LH mailako eta 2012. urtetik aurrera jaiotako ikasleei. Guztira hiru multzo osatu dituzte: LH 1tik LH 3ra bitarteko ikasleak; LH 4tik LH 6ra bitartekoak; eta azkenik, 2012. urtetik aurrera jaiotako ikasleak. Hona hemen entrenamenduen ordutegia:
- LH 1 - LH 3: ostegunak, 17:15etik 18:15era. Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea.
- LH 4 - LH 6: astearteak, 17:30etik 18:30era; eta ostegunak, 17:50etik 18:50era. Irailaren 29an hasiko dute ikasturtea.
- 2012. urtetik aurrerakoak: astelehenak, 16:45etik 17:45era; eta asteazkenak, 17:30etik 18:30era. Irailaren 28an hasiko dute ikasturtea.
Izen-ematea zabalik dago eta atletismo taldeko irakasleekin jarri daiteke harremanetan parte hartzeko. Kameli deitu daiteke 699 94 08 88 zenbakira, edo Aitorri, 665 75 68 11 zenbakira. Izena emateko kamelaitor@gmail.com helbidera ere idatzi daiteke.