Oriotarrek bakea eta askatasuna eskatu dituzte Palestinarentzat

Julene Sorarrain

Hainbat herritar atzo arratsaldean Palestinaren alde egindako elkarretaratzean. (Julene Sorarrain)

Abuztuko etenaldiaren ostean, hileko lehenengo ostiraletan hasiko da elkartzen berriro Palestina Orio elkartea, palestinarrekiko elkartasuna adierazi eta gertatzen ari denaren inguruan hausnartzeko.

Palestina Orio elkarteak deituta, Palestinako egoera gogora ekartzeko eta herritarren kontzientzia pizteko elkartu ziren atzo arratsaldean Herriko Plazan.

Abuztuko etenaldiaren ostean, hileko lehenengo ostiraletan hasiko dira elkartzen berriro, 19:30ean Herriko Plazan, eta herritarrei dei egiten diete bertara hurbildu daitezen, palestinarrekiko elkartasuna adierazi eta gertatzen ari denaren inguruan hausnartzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide