River Box&Roll klubak gaztetxoentzako boxeo ikastaroak eskainiko ditu urritik aurrera

Julene Sorarrain

Boxeoko eskularruak. (pixabay)

Ikastaroa LH 3tik DBH 2ra bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta ostegunetan bilduko dira klubaren lokalean, 19:00etatik 20:00etara. Saioak, hain justu, kontakturik gabekoak izango dira, eta parte hartzaileek, boxeoaren bitartez, gorputza eta burua sendotzen ikasiko dute. 

River Box&Roll klubak herriko gaztetxoentzako boxeo ikastaroak eskainiko ditu urritik aurrera, eskola kiroleko programaren barruan. Hain zuzen ere, LH 3tik DBH 2ra bitarteko ikasleei zuzenduta egongo dira saioak, eta klubak zehaztu duenez, ostegunetan bilduko dira, 19:00etatik 20:00etara bitartean.

Saioak, hain justu, kontakturik gabekoak izango dira, eta parte hartzaileek, boxeoaren bitartez, gorputza eta burua sendotzen ikasiko dute. Halaber, kirolaren bidez balio garrantzitsuak landuko dituztela aurreratu dute antolatzaileek, hala nola koordinazioa, talde lana, errespetua, diziplina eta autoestimua. Saioak entrenatzaile tituludunek zuzenduko dituzte, haurrek modu seguruan, dibertigarrian eta progresiboan boxeaz goza dezaten.

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, interesdunek 650 90 04 17 zenbakira deitu edota riverboxroll@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide