Orioko Udalak ohar bidez gaur jakitera eman duenez, azpiegiturak pasatzeko lanak egiten ari dira Itxaspe bidean, eta, segurtasuna bermatzeko, Itxaspe baserritik hondartzara doan bidea itxita egongo da.
Lanak bi astez luzatzea aurreikusten da, eta amaitutakoan, udalak horren berri emango du.