Zabaldu dute ZAST saskibaloi eskolan izena emateko epea

Julene Sorarrain 2026ko irailaren 3a

Saskibaloi saio bat Karela kiroldegian.

Eskolak LH3tik LH6era bitarteko gaztetxoei zuzenduta daude. Hain zuzen ere, saioak ostegun arratsaldetan eskainiko dituzte, Karela kiroldegian.  

Zarauzko ZAST saskibaloi klubak aurtengo denboraldiako eskolan matrikula egiteko epea zabaldu du. Saioak LH3tik LH6era bitarteko neska-mutilei zuzenduta daude, eta Aia, Getaria, Orio edota Zarauzko gazteek eman dezakete izena.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, Orioko saskibaloi saioak ostegunetan eskainiko dituzte, 17:30etik 18:30era bitartean, Karela kiroldegian. Hala, interesdunek izen ematea egin dezakete galdetegi honen bitartez. Informazio gehiago eskuratzeko, 623 169 554 eta 622 134 907 zenbakietara deitu daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide