Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Kontxako bi igandeetan

Maddi Txintxurreta 2026ko irailaren 3a

Trena Zumaiako geltokian (Juan Luis Romatet)

Ohikoak baino tren gehiago jarriko ditu Euskotrenek Kontxako estropada jokatuko duten bi igande goizetan, arraunzaleak Donostiara eramateko. 

Kontxako estropadak jokatuko dituzte irailaren 6an eta 13an, Donostian. Arraunzale kopuru handia bilduko da hiriburuan, eta jendearen joan-etorria errazteko tren zerbitzua areagotuko du Euskotrenek aipatu bi igandeetan. Goizetan indartuko du zerbitzua; arratsaldez, bestela ere, ordu erdiro izango dira trenak Donostiatik bueltatzeko. 

Irailaren 6an eta 13an, goizez, honako orduetan abiatuko dira trenak Zumaiatik Donostiara artean: 08:00, 08:30, 09:00, 09:11, 09:30, 10:00, 10:30 eta 11:00etan. 

Zehaztasun gehiago nahi duten erabiltzaileek Euskotrenen APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean kontsulta dezakete ordutegiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide