Furgobaratzak geldialdia egingo du herrian beste behin. Hain zuzen ere, bihar arratsaldean itzuliko da Baratze Parkera eta bertan izango da 18:00etatik 19:30era bitartean. Bertara gerturatzen direnek, baratzaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute, baita landare eta hazi ekologikoak lortzeko aukera ere.
Aholkularitza doakoa da eta bertara edozein erabiltzaile gertura daiteke (ez da beharrezkoa baratze parkeko erabiltzaile izatea eta beste herrietako baratzezainak ere gertura daitezke).
Furgobaratzaren data ezberdinak jakin nahi ezkero, Kimubat-en webgune eta sareetan aurki daiteke informazioa.