Datorren astean hasi eta amaituko da Danbolin musika eta dantza eskolan matrikulatzeko epea

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 30a

Dantza ikasleen emanaldi bateko irudia. (Onintza Lete Arrieta)

Irailaren 1etik 4ra izango da epea ikasle berrientzat, gainerakoek jada emanda baitute izena. Musika eta mugimendua, musika mintzaira, instrumentuak, instrumentu taldeak eta dantza aukera daitezke. 

Danbolin musika eta dantza eskolak asteartean, irailaren 1ean, zabalduko du matrikulazio epea ikasle berrientzat. Soilik ostiralera arte egongo da zabalik, hau da, irailaren 4ra arte. 

Lau urtetik gorako herritarrek musika eta mugimendua, musika mintzaira, instrumentuak, instrumentu taldeak eta dantza aukera ditzakete, eta informazio gehiago eskuratzeko danbolin@orio.eus helbide elektronikora idatzi daiteke, edo 943- 83 37 27 telefono zenbakira deitu. 

Musika eskolara bertaratu nahi dutenentzat, honakoa da eskolaren ordutegia: goizez 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 14:30etik 19:00etara. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide