Ikasture berria hastear dela eta, Karela kiroldegiko jarduera eskaintzaren berri eman du Orioko Udalak. Ikastaroez gaiz, aurten kiroldegiak "puntako teknologiaz hornitutako gimnasioa" izango duela jakinarazi du erakundeak. Hain zuzen ere, hobekuntzak egin dituzte gimnasio nagusian: espazioa handitu da, erabiltzaileek "erosoago jarduteko eta luzaketak egiteko eremu zabalagoa izan dezaten".
Bestalde, muskulazioa lantzeko eta ariketa aerobikoak egiteko makinak instalatu dituzte, interneteko konexioarekin, pantailarekin eta entrenamendu aukera zabalarekin. Gimnasioan, gainera, begirale zerbitzua eskainiko dute: erabiltzaileek aholkuak ta gomendioak jaso ditzateke zerbitzu horren bitartez, baita saio pertsonalizatuak egin ere.
Hau izango da neguko ordutegia:
- Karela kiroldegia
- Astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 21:00etara.
- Larunbatetan: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Igande eta jaiegunetan: 09:00etatik 13:00etara.
- Igerilekua
- Astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 20:30era.
- Larunbatetan: 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 19:30era.
- Igande eta jaiegunetan: 09:00etatik 12:30era.
Aurtengo eskaintza eta abonamendua
Ikasturte berriko eskaintzaren barruan, haur eta helduei zuzendutako saioak jaso dituzte, baita ikastaro bakoitzari dagozkion ordutegiak eta egunak ere.
Hori ez ezik, abonamenduen prezioen berri ere eman dute. Hona hemen aurtengo tarifak:
Informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek Karela kiroldegira jo dezakete (Erribera Kalea, 1), baita 843 600 005 zenbakira deitu edota karela.harrera@equiponeo.com helbidera idatzi ere.

