Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute bihar presoen eskubideen alde

Julene Sorarrain

Herritar bat, presoen aldeko mobilizazioa iragartzeko pankartaren aurretik igarotzen. (Onintza Lete Arrieta)

Ohi bezala, Herriko Plazan izango da kontzentrazioa, 19:45ean hasita, Orioko Sarek antolatuta.

Hilak 28 izango da bihar, abuztuko azken ostirala da, eta ohi bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute, Orioko Sarek deituta.

Hori horrela, bilkura egingo dute Herriko Plazan, 19:45ean hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide