Tristan Murgi zuzenean ikusteko aukera, gaur Mola Molan

Julene Sorarrain

Murgi musika talde lapurtarra. (utzitakoa)

Lapurdiko musikariak Hain zuzen ere disko berriko abestiak eskainiko ditu gaur, Mola Molako terrazan. Iluntzeko 19:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da.

Tristan Murgi lapurtarrak kontzertua emango du gaur arratsaldean, hondartzako Mola Mola tabernan. Musikariak rock-pop doinuak jorratzen ditu, eta gaurkoan Hain zuzen ere azken laneko abestiak eskainiko ditu emanaldian, baina Jitoan edota Sargia lanetako kantak entzuteko aukera ere izango da.

Emanaldia iluntzeko 19:30ean hasiko da, eta ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide