Bihartik aurrera zabalik izango da berriz ere Karela kiroldegian

Onintza Lete Arrieta

Kiroldegiko gimnasioaren zati bat. (Orioko Udala)

Abuztuaren 17tik egon da itxita ohiko mantenu lanak egiteko. Besteak beste, fitness aretoa handitzeko lanak egin dituzte. 

Abuztuaren 17tik itxita egon da Karela kiroldegia urteroko mantentze eta berritze lanak egiteko, eta bihar berriz zabalduko ditu ateak, ohiko ordutegian. 

Abuztuaren erdialdetik kiroldegiko fitness aretoa handitzeko lanak ere egin dituzte, erabiltzaileei espazio zabalagoa eskaintzeko eta kirol jarduera erosoago egiteko helburuarekin. Aurreikuspenen arabera, bihar espazio berri hori erabilgarri egongo da. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide