Biolin doinuek alaitu dute San Nikolas eliza

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 24a

Miriam Hontana eta Sonia Benavent biolin jotzaileek Imitazione izeneko emanaldia eskaini zuten atzo gauean, San Nikolas elizan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloaren barruan, Miriam Hontana eta Sonia Benavent biolin jotzaileek kontzertua eskaini zuten atzo gauean, San Nikolas elizan. Hainbat entzule elkartu zituen musika klasikoko emanaldiak. 

Imitazione izenburupean, bikoteak konposatzaile ezagunek obrak interpretatu zituen, besteak beste, Vivaldiren Sonata en fa mayor, Rameauren Les indes galantes, Telemannen Canonic duo en re mayor, Purcellen Crown the altar edota Rebelen Les éléments.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide