Dagoeneko eskuragai da Iñaki Iturainen 'Territorio Remero' liburua, Orioko estankoan

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 21a

Iñaki Iturain idazle oriotarra, artxiboko irudian.

Liburuak, oro har, Orioko arraunaren eta arraunlarien 125 urteko historia jasotzen du, patroi eta entrenatzaileen biografia laburren bidez azaldua. Halaber, emakumeen arraunaz ere aritu da idazle oriotarra argitalpen berrian. Liburua dagoeneko eskuragai da Orioko Iturain estankoan.

Iñaki Iturainek 2001. urtean argitaratutako Orioko patroiak. Herri txiki baten historia handia liburua gaztelerara itzuli, eta Territorio remero izenburupean kaleratu berri du. Lanak, oro har, Orioko arraunaren eta arraunlarien 125 urteko historia jasotzen du, 1901etik 2025era, Orioko patroi eta entrenatzaileen biografia laburren bidez azaldua, arraun munduaren "zorioneko garaipenenez eta zoritxarreko gertaera tamalgarriez" osatua eta argazki ederrez jantzia, "istorio pila bat dakarrena".

Iturainek azaldu duenez, bi berrikuntza nagusi gehitu dizkio argitalpen berriari: "Batetik, emakumeen arraunaz aritu naiz, XXI. mendean bete-betean murgildu batira estropaden munduan; eta bigarren berrikuntza, Benito Lertxundik liburuari eman dion hitzaurre ederra da". Hori horrela izanda, interesdunek dagoeneko eskuratu dezakete liburua Orioko Iturain estankoan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide