Herensuge itxurako ontzian ibiltzeko ate irekiak antolatu ditu Oria Bizik

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 21a

Herritar talde bat Dragon Boat-ean, Oria Bizik antolatutako jardunaldi batean. (utzitakoa)

Herritarrek Dragon Boat-ean ibiltzeko aukera izango dute irailaren 25era arte. Horretarako, 8 eta 11 lagun arteko taldeak osatu beharko dira, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Oria Bizi elkarteak proposamen ezberdin bezain dibertigarria antolatu du aisialdiko arrauna probatzeko. Hain zuzen ere, irailaren 25era arte, herritarrek Dragon Boat-ean (herensuge itxurako ontzia) ibiltzeko aukera izango dute. 

Horretarako, interesdunek 8 eta 11 lagun arteko taldea osatu beharko dute, eta ondoren, 722 201 844 zenbakira deitu beharko da izena emateko. Taldea osatzea lortzen ez dutenek laguntza izango dute antolatzaileen eskutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide