Donostiako Musika Hamabostaldiko emanaldia izango da Orion, igandean

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 19a

Miriam Hontana eta Sonia Benavent biolin jotzaile bikotea. (utzitakoa)

Imitazione izenburupean, Vivaldi, Bach, Purcell edota Rebel konposatzaileen obra ezagunak interpretatuko dituzte Miriam Hontana eta Sonia Benavent biolin jotzaileek. Emanaldia San Nikolas elizan eskainiko dute, eta sarrera doakoa izango da.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloaren barruan, Miriam Hontana eta Sonia Benavent biolin jotzaileek doako kontzertua emango dute igande honetan San Nikolas elizan, 20:30ean hasita.

Donostiako Musika Hamabostaldiak, musika klasikoaren nazioarteko zein bertako erreferenteez gain, musika garaikidea, haurrei zuzendutako emanaldiak, eta beste hainbat ziklo paralelo ere eskainiko ditu aurten. Tartean, Musika Aitzaki zikloa, jaialdiaren esentzia lurralde osora zabalduko duen ekimena.

Imitazione izenburupean, Vivaldi, Bach, Rameau, Leclair, Telemann, Purcell eta Rebel konposatzaileen obra ezagunak interpretatuko dituzte bi artistek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide