Urola Kosta eskualdeko kostaldeko herriak (Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio) Donostiako ospitaleekin lotzen ditu Lurraldebusen UK11 zerbitzuak. Behin ospitaletan bidaiariak utzi eta hartu ondoren, Donostiako hirigunera jaisten da, eta Antso Jakitunaren eta Askatasunaren hiribideko geralekuetan egiten dituzte geldialdiak.
Zerbitzu batzuen ibilbidean, baina, aldaketak izango dira astelehenetik, hilaren 17tik aurrera. Lurraldebusek adierazi duenez, Zumaiatik 6:45ean, 13:45ean eta 20:45ean ateratzen diren autobusek Donostiako ospitaletan amaituko dute zerbitzua, eta ez dira Donostiako hirigunera jaitsiko; zuzenean, Zumaiarako bidea hartuko dute bus horiek.