Andoni Bastarrikak hondarrezko eskultura tailerra emango du etzi

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 11

Andoni Bastarrika artista. (Orioko Udala)

Tailerra 11:00etan hasiko da Antilla hondartzan, eta haurrek hondarrarekin eskulturak eta gazteluak sortzeko oinarrizko teknikak ikasiko dituzte, bakarka zein taldean.

Andoni Bastarrika artista azpeitiarrak haurrei zuzendutako hondarrezko eskulturen tailerra emango du etzi, ostegunez, Antilla hondartzan. Saioa 11:00etan hasiko da, eta parte hartzea librea izango da; herritarrek hondarrarekin eskulturak eta gazteluak egiteko oinarrizko teknikak ezagutuko dituzte, bakarka zein taldean.

Tailerraren helburua haurrei hondarrarekin esperimentatzeko eta sormena lantzeko aukera eskaintzea da, naturarekin harremanetan egon daitezen. Horregatik, jarduera giro parte hartzailean eta atseginean egingo dute, eta herritarrek beren kabuz edota gainerako kideekin elkarlanean sortu ahal izango dituzte eskulturak.

Bastarrika artista autodidakta da, eta hondarrarekin egiten dituen eskultura errealistak tarteko da ezaguna. Lanak hondar hezea eta hainbat tresna xume erabiliz egiten ditu; batez ere, animalien eta izaki fantastikoen irudiak sortzen ditu. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide