EITBk urrian estreinatuko du bi oriotarrek parte hartu duten 'Superra' telesaila

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 7a

'Superra' telesaileko aktoreak Irentzaileneko dendaren atarian. (EITB)

Ez dute data zehatza jakinarazi, baina udatik bueltan hasiko dira Azpeitian otsailean eta martxoan grabatu zuten telesaila ematen ETBn eta Primeran plataforman. Super Manterola izeneko saltoki bilakatu zen Irentzaileneko denda bi hilabete haietan, eta Anjel Alkainekin batera, zuzendari lanetan aritu da Jon Garate oriotarra. Aktoreen zerrendan da, ostera, Iñake Irastorza.

EITBk urrian estreinatuko du Azpeitian grabatutako Superra telesaila. ETBn eta Primeran plataforman ikusi ahal izango da Anjel Alkainekin batera Jon Garate oriotarrak zuzendutako fikziozko lana, joan zen otsailean eta martxoan Irentzaileneko denda zenean grabatu zutena

Erdikaleko lokal horretan jardun zuten bi hilabetez grabaketetan, Super Manterola izeneko saltokian. Alkain bera eta gidoiak idazteaz arduratu diren Iker Galarza eta Aitziber Garmendia dira telesaileko beste aktoreetako bi, eta haiekin batera osatu dute taldea Sara Cozarrek, Zuhaitz Gurrutxagak, Ekain Ibargurenek eta Ainere Tolosak. Orioko aktore bat ere bada zerrendan: Iñake Irastorza.

Oraindik ez dute jakinarazi noiz hasiko diren telesaila ematen, baina udaren ostean izango dela bai: urrian, hain zuzen ere. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide