Errioa kolorez bete dute Teink Trofeoko partaideek

Julene Sorarrain eta Onintza Lete Arrieta

Kolore guztietako batelek hartu zuten atzo moila. Mutrikutik (Gipuzkoa) iritsi ziren bazkalorduan, eta ikusmina eragin zuten herritarren eta bisitarien artean. Gaur Hondarribira (Gipuzkoa) jarraituko dute bidea. 

Euskal Herriko kostaldea ia punta batetik besteraino zeharkatuko du hainbat lagunek bateletan, Teink Trofeoa batel estropadak ari baitira egiten. Astelehenean abiatu ziren Zierbenatik (Bizkaia) eta Armintzan, Elantxoben, Mutrikun, Orion eta Hondarribian geldialdiak eginda, bihar dira iristekoak helmugara, Donibane Lohizunera (Lapurdi). Han sari banaketa ekitaldia egingo dute aurrena, eta herri bazkaria, ondoren. 

Oriora atzo iritsi ziren, bazkalorduan. 13:00ak alderako moila koloretako batelez betea zen, eta jende ugari inguratu zitzaien, ikusminez. 

Gaua herrian igarota, goizean hartu dute hurrengo porturako bidea.  

(Argazkiak: Julene Sorarrain)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide