Urtero bezala, aurten ere herritarren eskura jarri dituzte udal liburutegian deskatalogatutako liburuak. Egun gutxitan ale asko eraman omen dituzte, batez ere eleberriak, baina oraindik azken ale batzuk badaude, eta beraz, herritarrek aukera dute gustuko libururen bat ikusiz gero, hori etxera eramateko.
Liburuez gain, Karkara aldizkariaren zenbaki zahar batzuk ere jarri dituzte herritarren eskura. Mahaien azpiko kaxetan bildu dituzte horiek.