San Inazio eguna da gaur, jaieguna, eta beraz, Karela kiroldegia goizez bakarrik zabalduko dute, 09:00etatik 13:00etara. Udan asteburu guztietan izango du ordutegi hori kiroldegiak, eta astelehenetik aurrera aldaketa gehiago ere izango da.
Izan ere, abuztuaren erdialdetik aurrera kiroldegiko fitness aretoa handitzeko lanak egingo dituzte. Horretarako, astelehenetik aurrera, gimnasioaren aldamenean dagoen gizonezkoen komuna ez da erabilgarri egongo eta, beraz, data horretatik aurrera, orain arte emakumezkoena soilik zen komuna, komun misto izatera pasako da. Aurreikuspenen arabera, lanak irailerako bukatuko dituzte. Lan horien helburua da erabiltzaileei espazio zabalagoa eskaintzea, kirol jarduera erosoago egin dezaten.
Horrez gain, abuztuaren 17tik 30era, bi egun horiek barne, itxita egongo da kiroldegia, urteroko mantentze eta berritze lanak egiteko.