Mola Mola

Joxemari Olasagasti

Mola Mola. (Joxemari Olasagasti)

Aia-Orio Guka aldizkariko uztaileko Izpiak eta hizkiak ataleko irudia da honakoa. Joxe Mari Olasagasti da argazkiaren eta testuaren egilea.

Mallorcako Palman, udaberri oporraldiko egun batzuk pasatzen. L'Arenaleko hondartza izkinatik hiriburuko zentroa oinez egitea erabaki, 14 kilometro inguru, guztiz laua den ibilbidea.

Tipi-tapa goaz kostari itsatsita doan pasabide estuan eta ederrean. Halako batean, etxe zuri batean, jatetxea. Goian jangela, oraindik pertsianak itxita, eta behean taberna, jada irekita. Azken urte hauetan, oriotarrei ezagun egiten zaigun izena ezarrita aurreko horma pintatu berri zurian: Mola Mola.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide