Bihar Oriora iritsiko dira Teink Trofeoa batel estropadako parte hartzaileak

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 29a

Teink batel estropadako ontzi batzuk, Orioko moilan.

Astelehenean Zierbenatik (Bizkaia) abiatu ziren arraunlariak eta bidean hainbat etapa egin ondoren, hilaren 1ean iritsiko dira Donibane Lohizuneko (Lapurdi) helmugara. 

Aurten ere Orion egingo du geldialdia Teink Trofeoa batel estropadak. Bihar, hilak 30, iritsiko dira herrira arratsalde partean. Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Ur-Ikara elkarteak antolatzen du txapelketa, eta astelehenean abiatu ziren Zierbenatik (Bizkaia). Bidean hainbat etapa egin ondoren –Armintza, Elantxobe, Mutriku, Orio eta Hondarribia– Donibane Lohizunen izango du amaiera abuztuaren lehenean. Sari banaketa ekitaldia egingo dute eguerdian, eta herri bazkaria, gero. 

Aurreko urteetan Orion afaldu eta kiroldegian egin izan dute lo, hurrengo egunean Donostiara jarraitzeko arraunean. Aurtengo asmoez, ordea, oraingoz ez dute informazio gehiagorik eman. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide