Palestina-Orio elkartasun taldeak hilabeteak daramatza Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egiten hileko aurreneko ostiraletan. Herriko Plazan herritar ugari elkartu izan da protesta egitera, baina abuztuan elkarretaratzerik ez egitea erabaki du taldeak.
Atseden hartuko dutela jakinarazi dute, eta irailean jarraituko dutela hitzorduekin. Data gerturatu ahala eguna eta ordua zehaztuko dutela ere esan dute.