Bertan behera geratu da Arrain Txikien XV. Txapelketa

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 25a

Azken txapelketako parte hartzaile bat, arrantzatutako arrainarekin. (Onintza Lete Arrieta)

Haizea eta itsasoaren zikintasuna dela eta, antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute Arrain Txikien XV. Txapelketa. Muskuilu Harria arrantza elkarteak antolatzen du txapelketa, eta 09:00etatik 13:00etara bitartean ziren jokatzekoak.

Muskuilu Harria Orioko aisialdiko arrantza kirol elkarteak antolatuta, XV. Arrain Txiki Txapelketa jokatzekoak ziren gaur goizean. 09:00etan ziren arrantzan hastekoak, baina eguraldia eta uraren baldintza direla eta, txapelketa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. "Haizea, haize olatuak eta uraren zikintasuna dela eta, erabaki onena txapelketa bertan behera uztea dela iruditzen zaigu", adierazi dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide