eAtlantic liga eskuratu du Badok 13 arraun taldeak

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 22a

Badok 13 taldeko arraunlariak, pozarren larunbatean, liga amaierako bandera astintzen. (Badok 13(

Matematikoki jada ligako garaileak ziren, baina azken asteburuko estropada ere irabazi egin dute Plentzian (Bizkaia), eta kontatu dute sari banaketa ekitaldia "berezia" izan zela, Iñigo Urkullu lehendakariak eman baitzien bandera. Donostiarra Fortuna eta Zumaia gelditu dira bigarren eta hirugarren sailkapen nagusian. 

Matematikoki uztailaren 4tik eAtlantic ligako txapelduna zen Badok 13 Orioko arraun taldea, baina asteburu honetan amaitu da beteranoen denboraldia, eta orduan jaso dute saria. Beste behin, beraiek irabazi dute estropada, oraingoan Plentzian (Bizkaia). Ligako 11. bandera zen –hamabi jokatu dira guztira–, eta sari banaketa ekitaldia "berezia" izan dela azaldu dute, Iñigo Urkullu lehendakariak eman baitzien bandera; liga babesten duen eAtlantic fundazioko presidentea da Urkullu, izan ere. 

Guztira 24 traineruk hartu dute parte aurten eAtlantic ligan –tartean Zumaiak– hamabi taldetako bi mailatan banatuta. Maila nagusian, Badok 13 Orio izan da jaun eta jabe.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Oriok 143 puntu bildu ditu, eta bigarren eta hirugarren postuetan, berriz, Donostiarra Fortuna eta Zumaia gelditu dira, biak 112 punturekin berdinduta.

Badok 13ren bigarren traineruak ere denboraldi aipagarria egin duela esan dute elkartekoek, beteranoen B ligan, sailkapen orokorrean hamabitik laugarren postua eskuratu baitute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide