Atzo iluntzerako ezohiko plana zegoen Antilla hondartzaren berdeguneko ertz batean: zuzeneko musika. Eta ez ziren nolanahiko artistak igo oholtzara. Etxekoek ireki zuten hitzordua; Ithakako gazteek beren diskoko abestiez gain, udaberrian atera zuten EP bateko bi abesti berri jo zituzten.
Gero Anariren txanda iritsi zen: ordu eta erdiko kontzertu puska eskaini zuen azkoitiarrak. Kontzertua berak eta Belakok elkarrekin atera zuten Deus ex machina abestiarekin bukatu zen, eta han jaitsi zen Anari jende artera kantatzera. Zoramena izan zen.
Bukatzeko, Ke Leporen (Alejo Orbegozo) kontzertua izan zen. Iragarrita ez bazegoen ere, Felix Buff bateriarekin eman zuen kontzertua Orbegozok.
Oso onak izan ziren hiru emanaldiak, eta giro polita sortu zen. Hasieran entzuleen artean familiak umeekin ere egon ziren.
Ostiral iluntze baterako plan polita.