Behe lainoen gainetik

Luis Lizarralde

Behe lainoen gainetik. (Luis Lizarralde)

Aia-Orio Guka aldizkariko ekaineko Izpiak eta Hizkiak ataleko irudia da honakoa. Luis Lizarralde da argazkiaren egilea; testua Ainhoa Usandizagarena da.

Ura aideak edan du, hodeiak ura bekarsku", leitu nuen hor nonbait. Getariako arratoiak gazta jan omen du, eta zintzilik ikusten den txotxongiloak egunsentiaren aterkia ireki duela ematen du. Grisari laranja kolorea kontrajarri zaio.

Trantze horretan, kolorea jartzen saiatzen naiz eguraldiari eta bizitzari; ahotik ateratzen den hitzari. Errimak zerutik datorren ur tertuliari.

Begirada ez da berbera edo berbera da behe lainoaren gainetik edo azpitik. Begirada bat Itxaspeko begiratokitik. Gorputzak ura eskatu dit: ura nik edan dut, ura aideak edan du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide