Zabalik da obra eta zerbitzuetako brigadaburua aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesua

Erredakzioa 2026ko uztailaren 14a

Orioko brigadako langile bat, artxiboko irudian.

Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo da eta interesdunek uztailaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera. Betekizunen artean daude Batxilergoa edo ikasketa baliokideak izatea eta B eta C1 gidabaimena izatea

Orioko Udalak obra eta zerbitzuetako brigadaburua aldi baterako kontratatzeko deialdia kaleratu du. Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek 10 egun naturaleko epea izango dute izena emateko, hau da, uztailaren 20ra arte. Xehetasun guztiak hemen daude eskuragarri.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Udalak jakitera eman duenez, izena emateko betekizunen artean daude Batxilergoa edo ikasketa baliokideak izatea eta B eta C1 gidabaimena izatea. Hemen kontsultatu daitezke deialdiaren oinarriak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide